AURKEZTU

Zerk eragiten du gauzek denboran zehar irautea? Iraganeko hasierako pausuekin gogoratzerakoan, ideia zerek sortu zuen datorkit burura. Litekeena da gaur egun Mozkor Frentekideok bezalako proiektu sinple zein konplikatu bat martxan jartzea zailagoa izatea. Hala ere, 30 urte eta gero, Mozkor ­Frentekideok bizirik dirau. Beti ere apaltasunez, artikulu honek gaur egun Altzako lurralde historikoan antolatzen diren ekintza eta ekitaldiak ­laburbiltzea du helburu, eta bide batez, historia eta gaur egungo bizipenen ­arteko zubia eraikitzea, bata bestearen ondorio dela ikus dadin.

Ekimen hau behar bezala ulertzeko, Herrerako denbora-espazio kontzeptuak argi eduki behar dira, Herrerak jasandako eraldaketa ­sozio-urbanistikoa kontutan edukita. Errealitate honek erantzun baten beharra zuen. Erantzuna jatorri formalekoa izan behar zen, izan ere, zeozer denboran zehar irautea nahi bada, gure barneko eragile guztien konpromezuaren ­baitan izan behar da.

Halako batean, auzotarren arteko elkarrizketetan ageri zen ideia xume bat zena, gaur egun ezagutzen dugun auzo-kirol ekimenean bihurtu zen.

Zergatik da hain berezia? Zergatik Herrerako eragile guztiek, bakoitzak bere moduan, parte hartzen dute ekimen honetan? Erantzuna Herrerako bizilagunek beraien egunerokotasunean Mozkor Frentekideokekin duten loturan dago. Denok ezagutzen dugu Mozkor Frentekideoken barnean parte hartzen duen norbait. Eta baita berak auzoan duen proiekzioan ere, Sanluixak, kaldereroak, Santa Agedako koroak, San Juan Sua, Olentzeroa, etab.


Beha dezagun gure historia.

Oroitzapenak 1987. urtean jarrita, Herrera K.E. eta Euskal Giroa elkarteen bitartez, lagun talde batek ideia berri bati ekin zion: “nola biziberritu gure auzoa”. Auzoak jasaten zuen zerbitzu komunitarioen gabezia zela eta, Herreran ezinezkoa zen gutxieneko kostua zuten kirol eta aisialdi ekintzak burutzea. Beraz, lagun talde honek frontoi arloko talde informal baten sorrerari ekin zion. Badira hamarkada ­batzuk Herrerak bere gabezia estrukturalei aurre egin behar diela, izan ere, kanpotarrentzat garran­tzirik ­gabeko auzoa da. Zerbait egin beharra zegoen; ez herreratarrak auzo nortasuna galdua zutelako, baizik eta kanpotik jasandako presioa handia zelako eta nolabait egoera horri aurre egin behar zitzaiolako. ­Bizilagunen inbolukrazioa lortzea auzo eta kirol ekin-tzetan ez zen erronka makala. Baina esperientziak hala erakutsita, konpromezuz, seriotasunez eta dedikazioz egindako gauza guztiek denboran zehar irauten dute, eta Mozkor Frentekideok (hemendik ­aurrera MF/FP bezala adieraziko da) horren erakusle garbia da.

Ez dago dudarik, gaur egun, MF/FP bezalako ­ekimenak hiritarren arteko loturak bultzatzeko beharretik sortzen direla.

Kasu honetan, txikizio urbanistikoak eragindako kaltea izan da oinarria, egoera honek bultzatu baitu duintasunez bizitzeko borroka, garai berriak kontutan edukita eta elkarbizitzaren baloreak mantentzeko asmoz.

Baina zer egin behar genuen? Zerbait egin ahal izateko gutxieneko azpiegiturak behar dira. Pasaiako Portuko eta Donostiako udalarekin adostasun batetara ailegatu ginen eta portuko lurretan erabili beharreko aire libreko instalazioak egin zizkiguten. Hau, Herrera errepide arteko zulo bilakatzean galdu ­genuen guztiaren ordain moduan ulertu behar da. Beraz, MF/FP-k frontoia eta bolatokiari etekinik handiena ateratzeari ekin zion.

25 urte hauetan, hasieran ekimen bat besterik ez zenak auzoko kolektibo desberdinen partetik eran­-tzunak jaso ditu. Kolektiboak lau taldetan banatuko ditugu, nahiz eta horiek guztien motorea berdina izan.

MF/FP-k badu iraganean oso ohikoa zen ezaugarri berezi bat; ezizenen erabilpena. Altzan, Euskal Herriko beste leku askotan bezela, familia ezizenen erabilera belaunaldiz belaunaldi pasatu da eta MF/FP-ko kide berriek ezizena izan ezean, beraien­tzat bat sortzen zen. MF/FP-n erabiltzen diren ezizenak ez dira nolanahi asmatutakoak, baizik eta fundamentuzko arrazoi baten ondorio dira. Hala, ­Herreran ezizenen erabilera areagotuz joan egin da eta gu oso gustura sentitzen gara horrela.

Urteroko egitarau arte hartu nahi duten Herrerako bi elkarteetako bazkideei luzatzen zaien deialdiarekin hasten da. Normalean, deialdira agertzen direnek jada beraien bikotekidea aukeratuta daukate, hala ere, momentu horretan egiten da ofizial bikotekideen zerrenda. Batzuen eta besteen iritziak kontutan edukita datorren ediziorako egutegia sortzen da. Partidu guztiak jarraituko dituzten epaileak izenda­tzen dira, datak akordatzen dira eta frontoiaren erreserba konfirmatzen da. Partiduak larunbat goizero jokatzen dira, partaideek taldeko logotipoa duen polo eta galtza txuria daukatelarik.

Litekeena da prozesu guzti honetan igarotako erronkarik latzena oraingoa izatea: MF/FP-k 18 eta 30 urte bitarteko emakume talde baten eskaria jaso du hauek txapelketako hurrengo edizioan parte har dezaten. Dudarik gabe, emakumea Herreran antolatzen diren ekimenetako parte aktibo bat izan da, horren adibide dira Euskal Giroaren sorreran edukitako papera eta Herrera K.E.-an duela urte batzuk lortutako errekonozimendua. Hala ere, hau desberdina da, eta MF/FP-k erronka honi aurre egingo dio eta etorkizunean ikusiko dira pausu berri honen ­fruituak.

Nabarmentzekoa da bai zuzendaritza osatzen duten kideek baita epaileek antolakuntza mailan egiten duten lana ere, azken hauek larunbatero larunbatero goiz goizetik eguerdi aldera frontoian dena ematen ari baitira.

Beraien lanari zor zaio MF/FP-eko txapelketak azken 25 urte hauetan lortutako etengabeko jarraipena, arrakasta eta seriotasuna.

Hemendik, besarkada bero bat eta miresmenik sentituena lagun guzti horiei, baina Pablo Errazkini (Bixi-bixi) batez ere, gure lehenengo epailea izan zena eta aro oso bat markatua utzi zuena.

HASIERA

PILOTA

OTXOTE

AURKEZTU

MENDIA

ERESERKI

BASERRI

BASERRI

2019 FINALAK