HASIERA
HASIERA
PILOTA
OTXOTE
MENDIA
ERESERKI
BASERRI
PERUENE BASERRIA
Peruene baserririk gabeko “Mozkor Frentekideok” batetan pentsatzea ez da erreza. Eraikin enblematiko hau hainbeste gauzatarako erabili izan dugu; bazkariak, afariak eta amaiketakoak antolatzeko, MF/FP-ren hain maitea den Pantxito astoa zaintzeko, etab. Perueneren eraisketa, guri ulertezin egiten zaigun eta lehenago emandako arrazoi madarikatu horiei zor zaie. Gaur egun, Peruene baserria iragana da, eta Altzako historiara pasatu da. MF/FP triste bezain ``umezurtz´´ geratu da, Herrera guztia bezela, baina Peruenek gure bihotzetan bizirik dirauen bitartean, Herreraren alde lan egiteko gogo eta grinak ere bizirik jarraituko du.
PERUENE ZAR OMENALDIA
Gaurkoan denok ospatzen degu
oso agurra handia
Gure ondotik kentzen baitute
Herreran dagon hazia
Guztia kendu egingo dute
geldituko da garbia
Baina gogotik ezin deu kendu
Mendizabal familia
Ta bihotzian beti egongo da
Perueneko baserria.
2021 FINALAK