Plaza bueltan ibiltzen gara,
Frentekideok gara gu,
Herrerako txoko guztiak,
Kantuz betetzen ditugu.
Peruene baserritikan,
Ongi-Etorri edo Nido,
bestela Txingurri tabernan,
hortxe aurkituko gaituzu.
Goazen bada lagunak! leup!
Ozenki abestera!
Mozkor Frentekideok!
Palan dotore jokatu ta gero,
frontoian, txalo zaparrada,
bazkari ederra izango dugu,
Herrerako Kirol Elkartean.
Han bai jai, parra eta algara,
han bai giro polit ta jatorra!
Ardo beltzaren laguntzaz beti,
berotzen ditugu bihotzak.
Gora Mozkor Frentekideok ta
Gora gora Euskal Herria!