KALDEREROAK, OLENTZERO, INAUTERIAK, HERRERAKO JAIAK

Otxotearen sorrerak eta honek auzora ekarri zituen aire berriek, ekimen gehiago bultzatzeko indarra sortu zuten, besteak beste, Olentzeroa eta auzotar zaharrenek oroimenean gordeta zeukaten garai bateko Hungariako kaldereroak.

Auzotarren erantzuna tinkoa izan zen hasiera hasieratik. Jada martxan zegoen Olentzeroa bultzatu zen galduak zeuden kaldereroak berriz ere sortu ziren. Jai hauetan adin zein sexu desberdineko ­auzotarrak batzen ziren, Altza eta batez ere Herrerarekiko zeukaten loturak bultzatuta. Ez zen batere ezohikoa entseguetara gurasoak beren seme alabekin agertzea, nahiz eta hauek aspaldidanik Herreratik kanpo bizi. Entseguak Herrerako Auzotegian egiten ziren.

Kaldereroetako ezaugarririk esanguratsuena emakumeen parte hartze aktiboa zen baina baita ere bi gurdi erabiltzen zirela, animalien presentzia (zaldiak, astoak eta ahuntzak) eta guzti hau MF/FPren lanari zor zaio.

Ezin ditugu ihauteriak ahaztu, nahiz eta hau iraganeko ekitaldia izan, honetan ere MF/FPk parte hartze berezia zian baitzuen. 1985 eta 1995. urteetako ihauteriak sardinaren ehorzketarekin bukatu egin ziren eta kasu honetan ere, auzo guztiak bat egiten zuen jai hauei behar bezalako amaiera emateko.

Ezin dira MF/FPrik gabeko Herrerako jaiak ulertu, taldea hau baita jaietako motor nagusia. Baten batek pentsa dezake jada ez direla garai batetako jaiak ospatzen eta litekeena da hori egia izatea. Hala ere, jaiak azken 60 urte baino gehiagotan zehar ospatu dira modu jarraian eta ezin ahaztu asko izan direla gainditutako zailtasunak eta trabak. Bide batez, argi utz dezagun jaiak ez daudela batere gaizki. Auzo bat garen heinean auzotarrei zuzendutako jaiak nahi ditugu nahiz eta gaur eguneko egoera urbanistikoak asko lagundu ez. MF/FPren iritziz bertakoon indar eta gaitasunean gogor jarraitu behar dugu hori delako biderik egokiena.

Herreratarrak modu positiboan erantzuteko prest dauden bitartean, MF/FPren izateak bizirik jarraituko du. Horrek lana, sentsibilitatea, erantzukizuna, jatorria… eta gogoak exijitzen ditu. Hainbeste aldatzen ari den mundu batetan, horietako batzuetara ohitzea zaila izanik, zerbait denbora luzez eta humore onez irauten duela ikusteak errekonozimendu bat merezi du.

HASIERA

PILOTA

OTXOTE

AURKEZTUAurkeztu.html

MENDIA

ERESERKI

BASERRI

   

2022 FINALAK